TxiKirol

5 Hedatuz 5 TxiKirol

TxiKirol

TxiKirol, Lehen Hezkuntzako ikasle txikienetan jarduera fisikoa sustatu eta motrizitatea lantzera bideraturiko ekintza da. Bakarkako joko nahiz taldekako erronka kooperatiboak landuko dira, beti ere, ikuspegi ludiko batetik abiatuta.

Hasieran, ariketa psikomotorrei emango zaie lehentasuna, ikasle bakoitzak bere bakarkako gaitasunak garatu ditzan. 

Gaitasun horiek eskuratzen doazen heinean, taldekako ekintza kooperatiboak landuko dira, ariketen zailtasuna ikasleen adinera moldatuz.

Helburu nagusia ikasle bakoitzaren trebetasun motorrak garatzea izango da, koordinazio orokor zein espezifikoak ere landuz. Honetaz gain, jarduera fisiko aniztasuna ezagutzea eta taldean ondo pasatzea ekintzaren muinean egongo dira. Taldeak, entrenatzaile bakoitzeko 7 ikasle minimo – 10 ikasle maximo.

Informazio baliagarria

LH 1

Astean: saio 1
16:45-18:00
LH 1 – Astelehenetan
Hiruhileko: 78 €

w

Aurkene Villarreal
ekintzak@stl.eus