Batzar Nagusia

SANTO TOMAS LIZEOA – LOISTARAIN
KOOPERATIBA ELKARTEA

Bazkide-lagun, agur:

Urtero bezala izango dugun Ohiko Batzar Orokorrera dei egiten dizut, Santo Tomas Lizeoan, Manuel de Lardizabal pasalekua 24an, 2021ko abenduaren 16(e)an arratsaldeko 18:30etan lehen deialdian eta 19,00etan bigarren deialdian.

Gogoan izan, mesedez, honako beste ohar hauek:
– Kontseilukideen eguneraketa-proposamenen kudeaketa abenduaren 14ean itxiko da.
– Aurreko urteetan lehen deialdietan ez dugu inoiz quorum-ik lortzen. Haatik bigarren
deialdirako etor zaitezte, eta ez lehenengorako.
– Covid-segurtasun baldintzak direla eta, eskertuko dugu bertaratzeko asmoaren berri
lehenbailehen helaraztea (943 216 044) aforo-plana eta abar ziurtatzeko.
– Bazkide guztiek izango dute eskuragarri Ikastolaren egoitzan Urteko Kontuei buruzko
dokumentazioa eta baita beroriek dohainik bidaltzea eskatzeko eskubidea ere.

Gai –ordena:

1. Aurreko Batzarretik interbentoreek ontzat jota duten akta irakurtzea.
2. 2020-2021 urteko kontuak eta gestio-txostena onartzea.
3. Emaitza ekonomikoaren banaketaren onarpena.
4. Hurrengo urterako ikuskari ekonomikoen izendapena.
5. Kontseilu Errektoreko kide berrien izendapena.
6. Zaintza Batzordeko kide berrien izendapena.
7. Akta onartzeko bi interbentore izendatzea.
8. Galde-erantzunak.

Donostian, 2021ko azaroaren 26an
Kontseiluko Lehendakaria