Txalaparta

Sep 7, 2021

1972. urtean, Santo Tomas Lizeoak gaur egun ezagutzen dugun kokapena hartu zuen. Hezkuntza lege berria zela-eta, ikastolak azpiegitura berriak behar zituen, eta horrela, aurretik Ibaetako auzoan Loistarain baserriarenak ziren lurrak gure bihurtu genituen.

Garai hartan Santa Teresa ikastetxea bertan zegoen jadanik, eta beraien txirrin-hotsa gure etxetik entzuten genuen. Horrela, beste ikastetxearen txirrinetik bereizteko, alde batetik, eta gure euskal sustraiak finkatzeko, bestetik, Lizeoan txalapartaren ttakuna erabiltzea erabaki genuen. Orduz geroztik, Ez dok amairu taldearen parte zen Joxean Artze olerkari eta musikariaren txalapartak markatzen ditu Lizeoko denborak.