Colaboración con el semanario Irutxuloko Hitza

Irutxuloko Hitza astekariko Ikasleen hitza atalean parte hartzera gonbidatu gaituzte, eta, dudarik gabe, aurten ere baietz esan diegu. Hori dela eta, 3.DBHko bertsolaritzako ikasleek Kontxako obren inguruko bertso batzuk sortu ditugu astekarirako, “Gaur (ere) berandu” izenekoak.

3.DBHko Orkestrako ikasleen musikaz lagunduta bertsoak abestea polita izango litzatekeela pentsatu dugu, eta horretara ere animatu gara.

GAUR (ERE) BERANDU bertsoak

1
Goizean jeiki ta Lizeora
chromebook, arkatz ta karpeta,
Egiatikan Antiguoraino
goizeroko lasterketa.
Kotxean sartu eta nola ez!
errepidea beteta,
presaka eta urduri goaz
azterketa daukat eta!

2
Ez pasatzeko kartela ikusi
Kontxara heldu orduko,
zalantzak ditut, pasatzen banaiz,
ez al naizen damutuko…
Baina presaka gabiltzala ta
pasako naiz eta punto!
inor ez dago begira eta
ez naute harrapatuko.

3
Kontxa erdian gaude oraintxe
ta oso urduri nago,
ertzaina hortxe ikusi baitut
gero eta gertuago.
Libreta hartu eta isuna
ipiniko digu, klaro!
Eta gainera, hauxe txarrena:
buelta eman beharra dago!

4
Semaforoak denak gorrian,
ni oso urduri nago,
txakur bat jo det eta jabea,
nirekin haserre dago,
gero gurpila zulatu zaigu,
ta nahiz konpondu zeharo!
Orduerdian ezin da pasa
askozaz gauza gehiago.

5
Azterketa bat egiteko dut
gaurkoan presa nahikoa,
Kontxako obren ideia hori
da neretzako tontoa.
gu baino lehen iritsiko da
hanka gabeko astoa!
Orain ere zer? Pio Barojan
sekulako ataskoa!

6
Bederatziak jotzeko dira
honek broma izan behar du,
multa jasota azterketara
beharko nuke azaldu.
Pintxazotikan ataskoraino,
nahiz umorerik ez galdu,
ikastolara iritsi gera
ordu ta erdi berandu.

7
Klasera sartu ta ikusi det
orain genuela Mate,
Irakasleak: “ez zaitez sartu,
jarriko dizut bi parte”.
Eta kanpoan nago bakarrik
besteek bukatu arte…
Kontxako obren kulpaz gaur ere,
zero bat jarri didate.

ikastolako dbhko bertsolaritza eta orkestrako ikasleak

“Hitzekin” Korrika en la ikastola

Iniciativa en favor del Euskera. KORRIKA, es una iniciativa gigante a favor del euskera que recorre toda Euskal Herria. El objetivo de dicha carrera es doble: por un lado, impulsar la concienciación a favor del euskera, y por otro, recaudar fondos para llevar a cabo...

Opciones para obtener títulos de Inglés en la ikastola

Exámenes para la obtención de títulos de inglés en la ikastola. Uno de los principales objetivos de la ikastola es ofrecer a nuestros alumnos una serie de conocimientos y vivencias que les sirven para la vida. En el mundo académico y laboral las certificaciones en...

Ganadores del concurso biminutuluze de 2022

Concurso de cortometrajes digitales Biminutuluze-Concurso de cortometrajes digitales. Ha llegado el momento de anunciar las obras ganadoras del XII. concurso de cortometrajes digitales Biminutuluze. Gracias a todas/os las/os alumnas/os que habéis participado tanto...

Colaboración con el semanario Irutxuloko Hitza

Irutxuloko Hitza astekariko Ikasleen hitza atalean parte hartzera gonbidatu gaituzte, eta, dudarik gabe, aurten ere baietz esan diegu. Hori dela eta, 3.DBHko bertsolaritzako ikasleek Kontxako obren inguruko bertso batzuk sortu ditugu astekarirako, “Gaur (ere) berandu”...

No a la violencia contra las mujeres.

El próximo 25 de noviembre celebramos el Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres. Mostrar el punto lila públicamente implica un compromiso activo contra este tipo de violencia cuyo origen se encuentra en la desigualdad entre mujeres y hombres. Nuestra...