3 urtetik LH 2-rako Udalekuak
3 urtetik LH 2-rako Udalekuak
Handitzen udalekuak: ikastolako eremu zabaletik Donostiara
Hazten goazen heinean jakinmina pizten zaigu eta norbanakoaz gain ikastolatik abiatuta Donostia ingurukoa ezagutu nahi duzu. Enpatia, elkarkidetza eta errespetua izango dira gure oinarri, EUSKARA komunikazio bide izanik. “BALOREETAN HEZITZEN” programa aurrera eramango dugu.
Aste bakoitzean gai bat proposatuko da, aurreko guztia lotzen duena, eta ekintzak eta ikastolatik kanporako irteerak haien baitan burutuko dira. Animaliak eta landareak ezagutzen, munduko kulturak, kirola, uraren astea eta zirko dibertigarria izango dira jorratuko diren gaiak. Astean 2 irteera egingo dituzte. Bileran zehatzago aipatuko ditugu irteerak eta egunak.
Taldekatzeak izen emate kopuruaren arabera egingo dira.
Zerbitzuak |
Aste bakoitzeko |
Goizeko zaintza 8:00 – 9:00 |
11 € |
Handitzen udalekua* 9:00 – 13:00 |
95 € |
Jangela Siesta (3 urtekoek soilik) 13:00 – 15:00 |
45 € |
* Prezioaren barne: asegurua, kamiseta, bisera eta motxila.
Bost aste aukeran
• 1. ASTEA · Ekainaren 26-tik 30-era
• 2. ASTEA · Uztailaren 3-tik 7-ra
• 3. ASTEA · Uztailaren 10-tik 14-ra
• 4. ASTEA · Uztailaren 17-tik 21-era
• 5. ASTEA · Uztailaren 24-tik 28-ra
Informazio baliagarria
INFORMAZIO BILERA
Apirilaren 19a, 17:00etan Harrera gelan
IZENA EMATEKO EPEA
Apirilaren 17tik
maiatzaren 2ra
Aurkene Villarreal
ekintzak@stl.eus