Nuestro pequeño mundo
Nuestro pequeño mundo
Tenemosvitalidad.
En la ikastola permanecemos en continuo crecimiento. Conoce nuestro día a día a través de las noticias y eventos de los distintos cursos, etapas y servicios. Queremos que Donostia entera sepa lo que hacemos. ¡Sumérgete en nuestro pequeño mundo!
🪡 LH6 Peru Goenaga 🧵
6.mailako ikasleok ikasle ohia den @peru_goenaga -ren tailerrean parte hartu genuen. Erabiltzen ez genituen kamisetei bigarren bizitza eman genien eta inauterietarako jantziaren txalekoak eta antifazak sortu genituen.
Ondoren, diseinatutako jantziekin Azoka Solidarioari hasiera emateko desfilea egin genuen.
Mila esker Peru!! Zorte on gaurko Pariseko Fashion Week-en izango duzun parte hartzean! ✨️
@ifmparis
@ifmfashionba
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoalh #hezkuntza #ikastola #donostia
Jun 24

🌿 LH3 Askizu-Zumaia ⛰️
Ikasturteari bukaera emateko eta eguraldi ona aprobetsatuz, LH3. mailakoak irteera ederra egin genuen, mendi ibilalditxoa eta hondartzako
egun zoragarriaz gozatuz. ☀️
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoalh
#irteerak #hezkuntza #ikastola #donostia
Jun 19

🗣 DBH4 - Euskararen erabilera sustatzen 🎉
4.DBHko IZK-ko ikasleok LHko ikasleekin aritu gara, euskararen erabileran eragiteko guk prestatu eta gidatutako dinamika eta jolasak egiten.
Ederki aritu gara elkarrekin euskaraz jolasten eta ikasten!
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoadbh #santotomaslizeoalh #euskara #hezkuntza #ikastola #kidetzea #donostia
Jun 18

🎭 DBH4 aipamen berezia 🏅
“Hautsitako ispilua” eta “In memoriam” obrek gazteen antzerki topaketan aipamen berezien sariak irabazi dituzte, gorputz adierazpenaren erabilera eta publikoa emozionatu izana azpimarratu dute epaileek.
Zorionak 4. mailako gorputz adierazpeneko ikasleei! 🎉
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoadbh #gorputzadierazpena #antzerkia #hezkuntza #ikastola #donostia
Jun 17

🌿 5 urtekoak ULIAN ⛰️
HH5ekoak Ulian egon ginen egun pasa. Giro ederrarekin, naturan murgilduta egon ginen. ☀️
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoahh #irteerak #natura #hezkuntza #ikastola #donostia
Jun 16

🔆 Ikastolako Jaialdia 2025 🔆
Larunbatean Ikastolako Jaialdia ospatu genuen. Ekintza eta erakusketa ezberdin ugariz bete genuen egitaraua. Eguraldia lagun izan ez genuen arren, moldaketa batzuk egin eta egun ederra igaro genuen.
Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!! 🧡
#santotomaslizeoa #ikastolakojaialdia #hezkuntza #ikastola #donostia
Jun 16

🌭 PINTXO SOLIDARIOA 🫱🏿🫲🏼
@amigosolidarios1234 elkarteari laguntzeko asmoz, biharko Ikastolako Jaialdian PINTXO SOLIDARIOA izango dugu. @grupoausolan -ek prestatutakoa izango da.
Bildutako ekarpena Ugandako OMUKISA proiektura bideratuko da, kalean bizi diren umeentzat jangela eta erabilera anitzeko gela eraikitzeko hain zuzen ere. 🍽 🎊
Solidarioa izatea ez da inoiz hain erraza izan: pintxoa jan eta ekarpena egingo dugu 🤗
#santotomaslizeoa #ikastolakojaialdia #pintxosolidarioa #amigossolidarios #hezkuntza #ikastola #donostia
Jun 13

Gaur 2007ko belaunaldiari agur esan diogu. 16 urte hauetan bizipen ugari partekatu ondoren etapa berri bati aurre egingo diozue baina guk hemen jarraituko dugu nahi eta behar duzuen guztirako.
Zorte on! 🧡
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoabatx #ikastola #hezkuntza #agurra #donostia
Jun 12

💻 DBH3-LH5 Cibermanager 🔆
Beste urte batez, DBH3ko ikasleok Cibermanager proiektua burutu dugu. Sare sozialetan eta teknologia berrietan aditu bihurtu ondoren, hauen arriskuak azaldu dizkiegu LH5eko ikasleei. Edukiekin aurkezpenak egin ondoren joko desberdinak egin ditugu beraiekin.
Primeran pasa dugu eta espero dugu asko ikasi izana!
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoadbh #santotomaslizeoalh #cibermanager #hezkuntza #teknologiaberriak #ikastola #donostia
Jun 12

🟠 PUNTU LARANJA 🟠
Badator ikastolako festa! Ikastolan euskaraz hazi, hezi eta bizi nahi dugu, jai giroan ere! Jantzi zure puntu laranja ikastolako jaialdian eta izan zaitez arnasgune!
Euskarak badu bere puntua, eta zuk? 🟠
🗣 POZEZ ETA ALGARAZ, BIZI EUSKARAZ 🧡
#santotomaslizeoa #ikastolakojaialdia #hezkuntza #euskara #ikastola #donostia
Jun 11

🫱🏿🫲🏼 Amigos Solidarios erakundearen eskertza 🔆
DBH4ko IZK arloko ikasleok antolatutako hamaiketako eta merienda solidarioarekin bildutako dirua @amigosolidarios1234
erakundera bidali dugu eta honela eskertu digute! Oso hunkigarria izan da!! 🧡
Beraien leloa "pertsonak laguntzen dituzten pertsonak", kasu honetan, "GAZTEAK LAGUNTZEN DITUZTEN GAZTEAK". Oso polita izan da! 🫂
Eskerrik asko guztioi!! 👏🏽👏🏽
#santotomaslizeoa #santotomaslizeoadbh #amigossolidarios #elkarlana #elkartasuna #izk #hezkuntza #ikastola #donostia
Jun 11

⛰️ Talaia bidea 🌿
Igandean, Donostiatik Pasai San Pedrora dagoen Talaia bidea egin genuen.
Lizeoko Familien Euskara Batzordeak antolatutako mendi irteera ederra izan zen, giro politean pasa genuen goiza. Datorren ikasturtean gehiago. Eskerrik asko!
🔆 Ikastolan, HAZI, HEZI, BIZI, EUSKARAZ! 🗣
#santotomaslizeoa #familieneuskarabatzordea #mendizmendi #irteerak #euskara #hezkuntza #natura #ikastola #donostia
Jun 10
