Cambridge English 2022 azterketa ikastolan

First azterketa ikastolan

Santo Tomas Lizeoak eta ES020 Lacunza ihk, (Cambridge English-en azterketen zentro aztertzailea) Unibertsitate ospetsu honetako Ingeleseko azterketak aurten ere zentroan bertan egingo ditugula jakinarazi nahi dizuegu.

Azterketa hauek ikasleek ikasten duten ikastetxean bertan egiteak abantaila ugari ditu:

  • FIRST azterketa, For schools bertsioan, zuen seme-alabaren adinarekiko egokiagoa.
  • Azterketa ingurune ezagun batean egitea eta taldekideekin batera.
  • Talde murriztuak.

Azterketa aurkezteko erabakia pertsonala da, jakina, baina gogoan izan ziurtagiri hau lortzea oso interesgarria izan daitekeela zuen seme-alaben etorkizunerako.

Azterketarako matrikula egiteko

Adi, esteka bakoitzak eta kodeak azterketa zehatz batekin eta gure zentroarekin du lotura, ziurta ezazue esteka zuzena erabiltzen ari zaretela. Behin barruan zaudetela, formularioa bete zuen datu pertsonalekin (esandako alor guztiak osatu), baldintzak irakurri eta haiek onartu, eta azkenik, txartelaz edo banku-transferentziaren bidez ordainketa egitea besterik ez duzue. Formularioa osatutakoan, posta elektroniko bat jasoko duzue profil batekin, non zuen seme- alabak ordutegia ikusi ahal izango duen. Bertan informazio interesgarria eta emandako datuak erregistratuta izango dituzue.

Datak

  • Matrikula egiteko epea martxoaren 28an bukatzen da
  • Ahozko azterketa maiatzaren 20an ikastolan
  • Idatzizko azterketa maiatzaren 21an ikastolan

Tasa: 190 €

Contacto

Cambridge@lacunza.es, 943 46 47 00 edo ikastolan bertan.
Informazio hau guztia zabaltzeko eta zuen galderei erantzuteko, zoom bitartez, antolatuko dugun bilerara gonbidatzen zaituztegu, Otsailaren 15ean, 18:00etan.
Bileran sartzeko: https://zoom.us/j/5934172340 Bileraren ID: 593 417 2340