STL Hedatuz- 2. hiruhileko altak,bajak eta aldaketak.

Nov 17, 2021

Eskolaz kanpoko ekintzen bigarren hiruhilekoen altak, bajak eta aldaketak kudeatzeko epea ireki dela jakin arazten dizuegu.

Epea: azaroak 19 – abenduak 08

Izen-emate hauek itxaron zerrenda bat osatuko dute eta taldeetan sartuko ditugu beti ere lekurik izango balitz, taldeak osatu arte, izen-emate ordena kontutan hartuta. Plaza izanez gero soilik e-mailez baieztapena jasoko duzue epea itxi ondoren, besteak itxaron zerrendan mantenduz.

Ingelesa, Gimnasia, Sormen tailerra, Yoga, Zirkoa, Xake eta Robotika ekintzen kasuan konpromezua urte osokoa da eta ez dago baja emateko aukerarik. Ikastolako web orrian aurkituko dituzue bete behar dituzuen inprimaki desberdinak.

Ekintzetako formularioetako esteka