Oxford Test of English 2022 azterketa

Ikastola Oxford Test of English erakunde ofiziala

Gure ikastola “Oxford Test of English”-en Donostiako azterketa-erakunde ofizialetako bat da. Proba ikastolan bertan burutzen da eta erabat online da. Emaitzen arabera B1 edo B2 mailaren Oxford-ziurtagiria lor daiteke. Azterketaren xehetasun guztiak ondoko web orrian ikus daitezke: www.oxfordtestofenglish.es/ 

Azterketaren eguna

Martxoak 8, 15:45tan. Iraupena: 2 ordu eta erdi. 

Prezioa

Ikastolako ikasleentzat: 

  • Azterketa osoa egiteko: 80€ 
  • Azterketa partziala egiteko: 25€ zati bakoitzeko. Ikasleak ez direnentzat, gelditzen diren plaza libreen baitan: 
  • Azterketa osoa 105€ 
  • Azterketa partziala 35€ zati bakoitzeko. 

Izen emateko azken eguna

Otsailak 22. 
Izen ematea egin ondoren, ordainketa egiterakoan berretsiko da plaza. Behin azterketa lizentzia Oxfordekin kitatu ondoren, ez dira ordainketak itzuliko. 

 Matrikularen diru-sarrera: Kutxabank ES48 2095 5206 00 1060021697  

  • Kontuaren titularra: Santo Tomas Lizeoa  
  • Azalpena: OTE + Azterketa egingo duenaren NAN.  

Izen emateko lotura:

OXFORD TEST OF ENGLISH 

“Hitzekin” Korrika ikastolan

Euskararen aldeko ekimena. KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituena. Amurriotik Donostiara, hamaika egunetan...

Ingeleseko tituluak lortzeko aukerak ikastolan

Ingeleseko tituluak lortzeko azterketak ikastolan Ikastolaren helburu nagusienetako bat gure ikasleei bizitzarako baliagarriak zaizkien hainbat ezagutza eta bizipen eskaintzea da. Mundu akademiko eta laboralean Ingelesezko ziurtagiriek garrantzia handia dute, eta...

2022ko biminutuluze lehiaketako irabazleak

Laburmetraia digitalen lehiaketa Biminutuluze laburmetraia digitalen XII. lehiaketako irabazleak iragartzeko momentua iritsi da. Aldez aurretik milesker ikastolako nahiz Lizeo kanpotik parte hartu duzuen ikasle guztiei. (Ez)ezagunak Aurtengo lehiaketako lehen saria...

Hirutxuloko Hitza aldizkariarekin lankidetza

Irutxuloko Hitza astekariko Ikasleen hitza atalean parte hartzera gonbidatu gaituzte, eta, dudarik gabe, aurten ere baietz esan diegu. Hori dela eta, 3.DBHko bertsolaritzako ikasleek Kontxako obren inguruko bertso batzuk sortu ditugu astekarirako, “Gaur (ere) berandu”...

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Puntu lila publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa. Gure ikastolak bere...