Etorkizuna irudikatzeko orientazio saioak

Erabakiak hartzeko aukerak 

Ikastolako ibilbide akademikoan zehar aukera ezberdinak dituzte ikasleek. Lehen Hezkuntza amaitu arte aukeraketa Hedatuz programako ekintza eta Kiroletara mugatzen da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hasieran beraien zaletasunekin zerikusia duten aukeraketa akademikoak egiten dituzte, hizkuntza eta sormenarekin zerikusia duten gaien artean, bat aukeratuz. DBH-ko laugarren urtean, ibilbideak hautatuko dituzte: Fisika-Kimika, Biologia, Latina eta Ekonomia.  

Batxilergoan bi modalitate nagusiren artean aukeratu behar dute, Gizarte Zientzien eta Zientifiko-Teknologikoaren artean. Era berean, hautazko beste hainbat ikasgai izango dituzte. Ikastolan aukeraturiko modalitatea, hein batean ondorengo ikasketak bideratzen hasteko modua izango da.   

Gure komunitateko profesionalekin elkarrizketak 

Erabakiak hartzeko informazio bilketan gure komunitateko guraso eta ikasle ohiak bidelagun ditugu. Lan munduaren alor ezberdinetan, Donostian eta mundu mailan, diharduten Lizeokide eta beste gonbidatu batzuk beraien ikuspegia azaldu eta ikasleen kezka eta zalantzak argitzen saiatuko dira. Gonbidapena ikastolako DBH 3-4 eta Batxilergoko ikasle guztientzat zabaldu dugu.   

Elkarrizketa hauetan, gonbidatuek bere ogibideetarako zein konpetentzia garatu behar diren adieraziko digute. Beraien esperientziatik abiatuta, besteak beste, talde lanean giro onean aritzeko ezaugarri eta jarrerak, autodiziplina eta hobekuntzarako grinaz hitz egingo digute.  

Orientazio elkarrizketen datak 

Elkarrizketa hauek Martxoaren 14-15-16-17an, arratsaldeko 16:00-18:00 bitartean ikastolan burutuko dira. Egun bakoitzean lan-arlo ezberdin bat jorratuko dugu gure gonbidatuekin. 

  • Martxoaren 14a – Komunikazioa 
  • Martxoaren 15a – Gizarte ekintzak 
  • Martxoaren 16a – Bio eta Osasuna 
  • Martxoaren 17a- Teknologia 

Komunikazioa – Martxoaren 14a, astelehena 

Ikastolan 16:00-18:00 bitartean egingo dugun elkarrizketa honetan ondorengo gonbidatuak izango ditugu: Amaia Dones itzultzailea eta zuzentzailea (EHU), Inaxio Loza Marketing aditua (Orbea), Sara Azurza arte digitalizazioan eta proiektu berritzaileetan aditua (Artingenium), María Santiago ezkontza antolatzailea (Casamentera) eta Jon Ander Munduate Komunikazio arduraduna (Real Sociedad). 

Gizarte ekintzak – Martxoaren 15a, asteartea 

Ikastolan 16:00-18:00 bitartean egingo dugun elkarrizketa honetan ondorengo gonbidatuak izango ditugu: Aitor Urbieta gorputz hezkuntzako irakaslea, Idoia Otaegi legelaria (EHU), Julen Ibarra kontsultorea (Sayma), Diego Santana esportazio aditua eta Bakartxo Tejeria politikaria (Eusko Legebiltzarra). 

Bio eta osasuna – Martxoaren 16a, asteazkena 

Ikastolan 16:00-18:00 bitartean egingo dugun elkarrizketa honetan ondorengo gonbidatuak izango ditugu: Elena Valverde farmazialaria, Ester Verde ikerlaria (Matherials Physics Center), Maider Muñoz ikerlaria (Biodonostia), Gorka Agirre prestatzaile fisikoa eta Amaia Irizar biologa, irakasle eta ikerlaria (EHU). 

Teknologia – Martxoaren 17a, osteguna 

Ikastolan 16:00-18:00 bitartean egingo dugun elkarrizketa honetan ondorengo gonbidatuak izango ditugu: Einar Arratibel teknikari informatikoa (Duok), Koldo Alduntzin elektrizitate teknikaria, Miren Elosegi negozio garapen zuzendaria (Hispavista), Maialen Salsamendi arkitekto teknikoa (Donostiako udala), Josu Bidasoro ingeniaritza (Ampo) eta Inge Isasa berrikuntza estrategia burua (Orona). 

Udalekuak ikastolan

Udalekuak ikastolako ingurune seguru eta atseginean.Ikastolako udalekuek familia eta haurrei ezagutzen duten ingurune seguru eta atsegin bat eskaintzen die. Familia eta adin ezberdinetara moldaturiko eskaintza da. Goizeko zaintzatik hasi eta jantoki zerbitzu aukeraz...

“Hitzekin” Korrika ikastolan

Euskararen aldeko ekimena. KORRIKA, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia, euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburu dituena. Amurriotik Donostiara, hamaika egunetan...

Etorkizuna irudikatzeko orientazio saioak

Erabakiak hartzeko aukerak  Ikastolako ibilbide akademikoan zehar aukera ezberdinak dituzte ikasleek. Lehen Hezkuntza amaitu arte aukeraketa Hedatuz programako ekintza eta Kiroletara mugatzen da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hasieran beraien zaletasunekin...

Ingeleseko tituluak lortzeko aukerak ikastolan

Ingeleseko tituluak lortzeko azterketak ikastolan Ikastolaren helburu nagusienetako bat gure ikasleei bizitzarako baliagarriak zaizkien hainbat ezagutza eta bizipen eskaintzea da. Mundu akademiko eta laboralean Ingelesezko ziurtagiriek garrantzia handia dute, eta...

2022ko biminutuluze lehiaketako irabazleak

Laburmetraia digitalen lehiaketa Biminutuluze laburmetraia digitalen XII. lehiaketako irabazleak iragartzeko momentua iritsi da. Aldez aurretik milesker ikastolako nahiz Lizeo kanpotik parte hartu duzuen ikasle guztiei. (Ez)ezagunak Aurtengo lehiaketako lehen saria...