Infantiletan gustuko kirola

5 Kirola 5 DBH 1-2

Infantiletan gustuko kirola

Entrenamenduak ikastolako ordutegiarekin bateragarriak dira.

Etapa honetan maite duten kirolean trebatzen eta lehiatzen ikasteko aukera izaten dute gaztetxoek. Entrenamenduak ikastolako ordutegiarekin bateragarriak izaten dira.
Maila honetako lehiaketetan ikastetxe zein kirol elkarteek parte hartzen dute.

Txapelketak kirol federazio ezberdinek antolatzen dituztenez, araudiak zorroztuz doaz, baina gure helburu nagusiak partaidetza, hezigarria izatea, araudietara egokitzea eta lehiatzen ikastea dira.

Ikasle-kirolarien banakako hobekuntzaz gain, taldearekiko konpromisoa, errespetoa eta lan kolektiboaren gaitasunak indartzera bideratzen ditugu. Taldeak osatzeko, kirol bakoitzak ezarrita dituen gutxieneko jokalari kopurua lortu behar dugu.

Beste modalitateetan ikasleei aholkularitza eskaini eta hitzarmena dugun kirol elkarteekin edo gehien komeni zaion klubarekin harremanetan jartzen gara.

Ondorengo kiroletan aritzen dira:

Saskibaloia

Atletismoa

Hockeya

Futbola