Atletismoa
Atletismoa
Benjaminetan, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan, atletismoaren arau orokorrak eta oinarrizko trebetasunak lantzen dituzte. Talde mixtoez osatutako entrenamendu eta barne txapelketak egiten dituzte.
Alebinetan, igeriketarekin batera atletismoa da Lizeoko oinarrizko jarduera. Bosgarren mailan, atletismoaz gain urtean zehar beste bi kirol ezberdin uztartzeko aukera izaten dute. Seigarren mailan, atletismoa eta beste kirol baten oinarrizko teknika garatzen dituzte, eta Donostiako beste eskola batzuetako taldeekin lehiatzen dira.
Infantiletan, atletismoan trebatzeko eta lehiatzen ikasteko aukera izaten dute; gainera, atletismo entrenamenduak ikastolako ordutegiarekin bateragarriak izaten dira.
Txapelketak, atletismo federazioak antolatzen dituenez, araudiak zorroztuz doaz, baina gure helburu nagusiak lehengoak dira: partaidetza, hezigarria izatea, araudietara egokitzea eta lehiatzen ikastea. Atletismoan banakako hobekuntzaz gain, taldearekiko konpromisoa, errespetoa eta lan kolektiboaren gaitasunak indartzera bideratzen ditugu.
Atletismoarekin jarraitu nahi duten ikasleek hitzartuta ditugun / dugun klubarekin jarrai dezakete kirol honetan.