Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

Ikasleak ikastolan, gizartean eta familian parte hartzaile aktibo izateko oinarrizko konpetentziak bereganatuko ditu. Konfiantzazko testuinguru batean, bere nortasuna eta gaitasunak garatzeko laguntza eta aukerak izango ditu.

 Etapa honetan ikasleak ikaskuntza-egoera eta proiektu desberdinetan gauzatuko ditu beharrezko gaitasunak eta trebetasunak. Alderdi emozionala begirunez zainduz, autokonfidantza sendoa eraikiz, ikaskuntza modu autonomoan antolatzeko oinarriak jarriko ditu.

Bide horretan beste ikasleak nahiz irakasleak bidelagun izango ditu eta bere kideekin elkarreraginez, lankidetzan modu kooperatiboan lan egingo du. Haurraren jakinmina sustatuz, esanguratsuak eta gertukoak diren esperientzietatik abiatuko da eta etapa aurrera joan ahala, bere bizipenak zabalduko ditu.
Konfiantzazko testuinguru batean, bere nortasuna eta gaitasunak garatzeko laguntza eta aukerak izango ditu.

BIDELAGUNAK

Irakasle taldeak, tutore eta orientazio taldearekin lankidetzan, ikasle bakoitzaren jarraipena familiekin elkar lanean egiten du. Etapa hasieran, irakurketa/idazketa lanketa bideratzeko logopedia zerbitzua mantentzen dugu. Etapa osoan zehar, ikasleen bizikidetza proiektuak berebiziko garrantzia du eta berdinen arteko harremanak egoki kudeatzen ikasteko hainbat ekintza egiten ditugu.

ELEANIZTASUNA

Euskara eta euskal kultura ardatza dugu eleaniztasuna helburu izanik, ahozko, idatzizko eta bitarteko digitalak erabiliz modu eraginkorrean komunika daitezen. Bestalde, urtetik urtera ingelesa indartuz doa eta hirugarren mailatik aurrera gaztelania landuko dute gure ikasleek.

ANTOLAKETA

Ikasle eta familien behar eta nahi anitzei erantzuteko malgutasuna eta aukerak eskaintzen ditugu; jantoki, garraio eta zaintza zerbitzuekin, nahiz Hedatuz programako ekintzen eta kirolen bitartez.

ORDUTEGIA

Goiza
Sarrera: 8:45-9:00, Irteera: 12:30.

Arratsaldea
Sarrera: 14:25-14:40, Irteera: 16:30.

KIROLAK

Atletismoa

Saskibaloia

Kirol alternatiboak

Igeriketa

Hockeya

Pilota

Futbola

HEDATUZ

Musika tailerra

Yoga

Gimnastika erritmikoa

Sormen tailerra

Xakea

Panderoa

Antzerkia

Euskal dantza

Marrazketa

Ingelesa LH 1-2

Ingelesa LH 3-6

Robotika - Proiektu teknologikoak

ALBISTEAK

Ez da emaitzarik aurkitu.

Ezin izan duzu eskatutako orria aurkitu. Saiatu bilaketa hobetzen edo erabili goiko nabigazioa mezua aurkitzeko.