Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntza

Gure proiektua Pedagogia Aktiboan oinarritzen da. Haurrak, esploratuz, esperimentatuz eta besteekin elkarlanean beraien arlo emozional, sozial nahiz kognitiboak garatuko ditu, irudikatzeko gaitasuna landuz.

Goxotasunez hezteaz gain, egunerokoan bizi dituzten erronkei segurtasunez aurre egiteko, irakasle taldearen esperientzia, testuinguru anitzak eta proiektu sendo bat eskaintzen dizkiegu Santo Tomas Lizeoak ikasle eta familiei.

Haurrak malgutasun ingurune batean hezi eta garatzeko kalitatezko espazio eta baliabideak eskaintzen ditu ikastolak, adin honetako haurraren garapenean jolasak eta mugimenduak duen garrantzia erdigunean jarriz.

Haurrak, esploratuz, esperimentatuz eta besteekin elkarlanean beraien arlo emozional, sozial nahiz kognitiboak garatuko ditu.

BIDELAGUNAK

Tutoreek, orientazio talderekin lanean koordinatuz, ikasle guztien jarraipen pertsonala egiten dute. Haur bakoitzak bere ahalmen guztia garatzeko egiten dugu lana. Bestalde, beharren detekzio goiztiarrean erreferentea gara, urte osoan zehar eta ikasgela guztietatik pasatzen den pedagogo-psikomotrizista adituaren lana dela eta. Ikasleen gertuko behaketa eginez, haur bakoitzaren beharrak antzeman eta bideratzen dira, tutore, orientatzaile eta familiekin elkar lanean. Bestalde, Logopedia zerbitzuak, ahozko eta idatzizko hizkuntzaren garapenean gerta litezkeen gorabeheren prebentzio lanean laguntzen du.

ELEANIZTASUNA

Lizeoak euskaran oinarritutako eleaniztasuna dauka helburutzat, euskara eta euskal kulturatik mundura zabalduz. Lau urtetik aurrera ingelesa jolas, ipuin eta abestien bitartez ezagutzen hasten dira.

ESPERIENTZIAK

Ikasturtean zehar hainbat barne nahiz kanpo eskola-ekintza egiten ditugu. Lizeo barneko ekintzen artean ikasle helduagoekin egiten diren kidetzeek paper garrantzitsua jokatzen dute. Natura eta kultura arloko barne eta kanpo esperientzia hauen protagonista nagusi bihurtzen dira haurrak.

ANTOLAKETA

Familien errealitate anitzei aurre egiteko malgutasuna eskaintzen dugu; honela, gure txikienek ikastolara sartu era irteteko ordutegi zabala dute, zaintza, garraio eta jantoki zerbitzuetan aukera zabala izanik.

ORDUTEGIA

2 URTE

A aukera
8:45 – 12:15 (harreran) / 12:30 (autobus geltokian)

B aukera
8:45 – 15:00 (harreran)

C aukera
8:45 – 16:15 (harreran) / 16:30 (autobus geltokian)

3 URTE

Goiza
8:45 – 12:20 (harreran) / 12:30 (autobus geltokian)

Arratsaldea
14:25 – 16:20 (harreran) / 16:30 (autobus geltokian)

4-5 URTE

Goiza
8:45 – 12:30

Arratsaldea
14:25 – 16:30

ZAINTZAK

Goizeko zaintza
7:45 – 8:45

Arratsaldeko zaintza
16:15 – 17:30

HEDATUZ

Gimnasia dibertigarria

Musika tailerra

Zirkoa

Yoga

Euskal dantza

ALBISTEAK

Ez da emaitzarik aurkitu.

Ezin izan duzu eskatutako orria aurkitu. Saiatu bilaketa hobetzen edo erabili goiko nabigazioa mezua aurkitzeko.