Batxilergoa

Batxilergoa

Ikasleek adinean aurrera egiten duten neurrian, ikasketak espezifikoagoak bilakatuko dira. Bi urte hauetan, adibidez, oinarrizko ikasgaiekin batera, modalitate zein hautazko ikasgaiak ere badira, bi modalitate nagusi desberdinduz: zientziak edo gizarte zientziak. Mundura salto egiteko prest egon daitezen, orientazio akademiko dinamikoa izango dute, bakoitzak bere bidea aukera dezan, ondoren unibertsitatean edo goi-mailako zikloetan jarraitzeko. 

 

Bide emankorra izan dadin, edukiak konplexuagoak eta ugariagoak diren neurrian, ikasleak autoerregulazio eta lanerako diziplina garatuko ditu. Arlo akademikoaz gain, adinari eta etapari dagozkion jarduera espezifikoak antolatzen ditugu, arte arloko hiru egunetako irteerak eta irakasle zein ikasleek elkarrekin antolatu eta Europan zehar egiten dugun bidaia, besteak beste. 

 

Etaparen beste ezaugarrien artean unibertsitaterako sartzeko ebaluazioaren proba dago. Ikasle gehienek proba prestatu eta emaitza onekin gainditzen dute ondorengo goi-mailako ikasketak egin ahal izateko.

Mundura salto egiteko prest egon daitezen, orientazio akademiko dinamikoa dute, bakoitzak bere bidea aukera dezan.

BIDELAGUNAK

Ibilbide pertsonalak hurbiltasunez jarraituz, ikasleek beraien goi-mailako ikasketak aukeratzen laguntzeko orientazio programa akademikoa eta pertsonala jasoko dute. Gure ikastolak Batxilergoko bi modalitate nagusi eskaintzen ditu, bakoitza bi ibilbiderekin:

  • Zientzia Batxilergoa: ibilbide teknologikoa eta ibilbide zientifikoa.
  • Giza eta Gizarte Zientzien batxilergoa: Gizarte Zientzien eta Giza Zientzien ibilbidea.

Gainera, titulua ateratzeko zailtasuna izan dezaketen ikasleei berariazko errefortzu sistemak eskaintzen zaizkie titulaziora ongi iris daitezen.

ELEANIZTASUNA

Euskarak ikasketa hizkuntza nagusia izaten jarraituko du. Gaztelaniak eta ingelesak ere leku garrantzitsua dute. Gainera, hautazko gaien artean, ikasleek atzerriko hizkuntza batean landuko den ikasgai bat aukeratu beharko dute: Alemana, Frantsesa edo Kultura Zientifikoa ingelesez.

ANTOLAKETA

Ikasleen behar eta nahi anitzei erantzuteko, ordutegi eta antolaketa arrazional eta egokitua dugu; jantoki eta garraio zerbitzuekin, nahiz Hedatuz programako ekintzen eta kirolen bitartez.

ORDUTEGIA

Goiza
Sarrera: 08:15

Eguerdia
Irteera: 15:15

KIROLAK

Saskibaloia

Hockeya

Futbola

HEDATUZ

Tutorizazioa

Ttanttakaria

Alzheimer

Bidaia

HABE 3-C1 (Euskara agiria)

Ingelesa Cambridge agiriak

Oxford Test of English

ALBISTEAK