Donostia Innovation Challenge

5 Hedatuz 5 Donostia Innovation Challenge

Donostia Innovation Challenge

Donostia sustapenak bultzatutako lehiaketa honetan, ikasleek Donostia hiria hobetzeko produktu berritzaile bat proposatu eta gauzatu beharko dute. Horretarako, teknologia berrien erabilera aplikatu beharko dute, hala nola, 3D inprimaketa, robotika, errealitate mistoa, adimen artifiziala edo gauzen interneta.

Ikasleen ideiak eta proiektuak garatzeko, Donostiako hainbat zentro teknologikoren laguntza izango dute, adibidez, Biodonostia, Tecnun, Ikusi, Vicomtech, Developair, Ikor, Ceit, Domotek, Nuavis,Irisbond, Educareality, Naru Intelligence edo Cybersurgery.

Ikasleek proiektu honekin, teknologia berrien erabilera praktikan jartzeaz gain, berrikuntza, sorkuntza eta talde lana garatuko dituzte. Gainera, produktu baten diseinuaren prozesua barrutik esperimentatuko dute eta enpresa baten gestioan lehen urratsak eman.

Informazio baliagarria

BATX 1·2

Iraila – Otsaila
Astean: saio 1
Ostegunak 15:30-17:00
w

Iker Mendiluze
hedatuzbh@stl.eus