Mila aukera Hedatuz

5 Hedatuz 5 Hedatuz programa

Mila aukera Hedatuz

Ikasleen gaitasun eta zaletasunak sustatzen ditugu, ikastolaz kanpoko ekintzen eskaintza zabalaren bitartez.

Ikastolaz kanpoko ekintzak

Gure ikasleen gaitasun eta zaletasunak sustatu eta bere bide propioa aurki dezaten, Hedatuz programaren bitartez, ikastolaz kanpoko ekintzen eskaintza zabala dugu.
 

Hedatuz Haur Hezkuntzan

Musika edo gimnasia bezalako ekintzetara modu ludikoan gerturatzeko aukera eskaintzen diegu Haur Hezkuntzako haurrei, norberaren garapen emozional eta sozialean arreta berezia jarriz.

 

Hedatuz Lehen Hezkuntzan

Lehen Hezkuntzako ikasleek are eta eskaintza zabalagoa dute. Alde batetik, euskal kulturan erroturiko musika eta dantza, bestetik arte adierazpen desberdinak, nahiz ingelesa, teknologia edo bestelako ezagutza espezifikoak lantzeko aukera dute.

 

Hedatuz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan

DBHn, Hedatuz programak ikasle bakoitzaren interes eta behar desberdinak asetuko dituzten aukerak eskaintzen ditu. Ikastola orduetan zailak diren aholkularitza eta azalpen gehigarriak eskaintzeko programa dugu. Gainera, beraien ikasketa prozesua zabalduko duten ekintzak (hizkuntzak, teknologia berriak, kontzientziazio soziala, sormena) sustatuko dira.

Hedatuz Batxilergoan

Batxilergoko Hedatuz programan partaidetza aktiboa da irizpide nagusia, ikasleak ekintzen protagonista nagusiak izanik. Inguruan dituzten arazoei heldu eta proiektu bat gauzatzeko aukera dute, beraien interesekin lotura estua izango duena eta etorkizuneko ikasketen abiapuntua izan daitekeena. Gainera, hizkuntza egiaztagiriak lortzeko ikastaroak eta azterketak beraien eskura izango dituzte.

Hedatuz programaren ekintzak

Txikirol
LH 1·2

Yoga

Xakea

Euskal dantza

Ingelesa LH 3-6

Ttanttakaria

Ingelesa Lacunza

Oxford Test of English

Entrenatzaile ikastaroa

Musika tailerra

Gimnastika erritmikoa

Panderoa

Marrazketa

Robotika - Proiektu teknologikoak

Alzheimer proiektua

Marrazketa eskola

HABE 3-C1 (Euskara ziurtagiria)

Ekintzailetasun soziala

Zirkoa

Sormen tailerra

Antzerkia

Ingelesa LH 1-2

Tutorizazioa

IkasBidaia

Bertso eskola

Egun batez irakasle

Xakea
DBH