Kolorea

Sep 7, 2021

Pertsona bakoitzak badu bere kolore gustukoena, baina talde guztiek badute identifikatzen duten kolore bat. Gure koloreak Donostialdean eta Gipuzkoa osoan zehar ezagun bihurtu gaitu. Batzuen esanetan, “laranja mekanikoa”, besteen ustez “laranja butanoa”, zalantzarik gabe laranja da gure kolorea. Gure kirolariek gure kolorea estatuko hainbat lehiaketatan ere zabaldu dute. Baina zergatik gara laranjak?

1973. urtean, Santo Tomas Lizeoa kirol lehiaketetan parte hartzen hasi zenean, logotipoaz gain koloreak ere aukeratu behar ziren. Lizeoko ikasle guztien artean bozkaketa egin zen eta kamiseten kolorea laranja eta estanpatua urdina izango zela erabaki zen. Lizeoko aitona eta guraso-ohia den Juan Carlos Redondo Hernándezen ikerketatik ateratako informazioa