Ikurra

Sep 7, 2021

1973. urtean Santo Tomas Lizeoko kirol taldearen ikurra izango zenaren lehiaketa bat bultzatu genuen ikastolako ikasleen artean. Hainbat proposamenen artean aurkitzen zen ia 50. urtetan gurekin bidea egin duen ikurra. Jon Rotaetxek diseinatu eta gauzatu zuen, Gipuzkoan zehar ezagun egin den ikurra. Egileak dioenez, “Diseinuak hiru ideia sintetizatu behar zituela pentsatu nuen: taldea, kirolaria eta lehiaketa. Lerro multzo bat imajinatu nuen (taldeko kideak), kirolariaren kamiseta elkarrekin inguratuko zutena. Elastikoaren aurrean, bi lerro multzoak (taldeak) egongo lirateke, euren norgehiagokan.”

1980ko hamarkadan, Santo Tomas Lizeoa –hezkuntza erakundea bera, alegia– identifikatzeko ikur bat hartzea erabaki genuen, eta horretarako Jon Rotaetxeren kirol diseinua aukeratu genuen. Ikurra ikastola osorako zabaltzean, esanahi berri bat eman genion. Santos Sarasola zuzendari ohiaren hitzetan, “Lizeoaren proiektuak pertsona asko ditu oinarrian –iragan –, nukleo batean –orainaldian– elkartzen direnak eta –etorkizunean– luzatzeko bokazioa dutenak, pertsona berrien eta askoren parte-hartzearekin”.Lizeoko aitona eta guraso-ohia den Juan Carlos Redondo Hernándezen ikerketatik ateratako informazioa