BHrako jangelaren, eguerdiko beste erabileren eta garraioaren 2. hiruhilekoan aldaketak

Nov 17, 2021

BHrako jangelaren, eguerdiko beste erabileren eta garraioaren 2. hiruhilekoan aldaketak egiteko epea ireki dela jakinarazten dizuegu. Ikastolako web orrian aurkituko dituzue honi dagozkion inprimakiak. 

Aldaketak eskatzeko epea: azaroak 19 – abenduak 08

Altak eta aldaketak aztertu ondoren, onartzerik baditugu, e-postaz baieztatuko dizkizuegu; aldaketa hauek urtarrilaren 1etik aurrera eragina izango dute. Kontuan hartu zerbitzu hauen kasuan, udako planifikaziotik kanpo, altak edo bajak gertatzen direnean, aparteko sarrera edo irteera kuota bat ordaindu behar dela.

Batxilerreko ikasleei dagokienez, kontuan hartu kuota kopurua 8 direla. Beraz, hauxe litzateke aldaketak eskatzeko kurtsoko azken aukera.

Aldaketa formularioetara esteka