3 urtetik LH 2-rako Udalekuak

5 3 urtetik LH 2-rako Udalekuak

3 urtetik LH 2-rako Udalekuak

Handitzen udalekuak: ikastolako eremu zabaletik Donostiara

Hazten goazen heinean jakinmina pizten zaigu eta norbanakoaz gain ikastolatik abiatuta Donostia ingurukoa ezagutu nahi duzu. Enpatia, elkarkidetza eta errespetua izango dira gure oinarri, EUSKARA komunikazio bide izanik. “BALOREETAN HEZITZEN” programa aurrera eramango dugu.

Aste bakoitzean gai bat proposatuko da, aurreko guztia lotzen duena, eta ekintzak eta ikastolatik kanporako irteerak haien baitan burutuko dira. Animaliak eta landareak ezagutzen, munduko kulturak, kirola, uraren astea eta zirko dibertigarria izango dira jorratuko diren gaiak. Astean 2 irteera egingo dituzte. Bileran zehatzago aipatuko ditugu irteerak eta egunak.

Taldekatzeak izen emate kopuruaren arabera egingo dira. Izan ere, momentuan indarrean dagoen osasun protokoloak taldekatzeak baldintzatu ditzake.

Zerbitzuak

Aste bakoitzeko

Goizeko zaintza
8:00 – 9:00
11 €
Handitzen udalekua*
9:00 – 13:00
92 €
Jangela
Siesta
(3 urtekoek soilik)
13:00 – 15:00
45 €

* Prezioaren barne: asegurua, kamiseta, bisera eta motxila.
OHARRA: Osasun egoera aldatuko balitz, prezioak ere egokitu beharko lirateke.

Bost aste aukeran

• 1. ASTEA · Ekainaren 27-tik  uztailaren 1-era
• 2. ASTEA · Uztailaren 4-tik 8-ra
• 3. ASTEA · Uztailaren 11-tik 15-era
• 4. ASTEA · Uztailaren 18-tik 22-ra
• 5. ASTEA · Uztailaren 26-tik  29-ra

Informazio baliagarria

INFORMAZIO BILERA
Apirilaren 5a, 17:00etan Harrera gelan

IZENA EMATEKO EPEA
Apirilaren 1etik  27ra

w

Aurkene Villarreal
ekintzak@stl.eus