22-23 kirol aukeraketa

5 22-23 kirol aukeraketa

22·23 kirol aukeraketa

OHAR GARRANTZITSUA

Zein ikasmailan eman behar da izena?

Datorren 2022-23 ikasturtean ikaslea egongo den ikasmailan. Mesedez izan datu hau kontuan izena eman aurretik, antolaketan gaizki ulertuak ekiditeko. Milesker!

Santo Tomas Lizeoko Kirol Taldea

Benjaminak · LH 3·4

LH 3. mailan

  • Kirol ezberdinen oinarrizko ezagutza talde mixtoetan.
  • Astean behin entrenamendua eguerdian.
  • 8 larunbatetan topaketa ikastolan.

LH 4. mailan

  • Kirol ezberdinen oinarrizko ezagutza talde mixtoetan.
  • Astean bitan entrenamendua eguerdian.
  • 20 larunbatetan topaketa eta barne txapelketa ikastolan.

Alebinak · LH 5·6

LH 5. mailan

  • Igeriketa eta atletismoa urte osoan zehar.
  • Beste bi kirol aukeran.
  • Astean bitan entrenamendua eguerdian.
  • Larunbatetan Donostiako taldeekin txapelketa aukeraturiko bi kiroletan.

LH 6. mailan

  • Bi kirol aukeran.
  • Astean bitan entrenamendua eguerdian.
  • Larunbatetan Donostiako taldeekin txapelketa aukeraturiko bi kiroletan.

Infantilak · DBH 1·2

Gustoko kirolaren aukeraketa

  • Gustoko kirola urte osoan.
  • Astean bi entrenamendu, ikastolako ordutegiarekin bateragarri.
  • Asteburuetan Donostia eta Gipuzkoako beste taldeekin lehiaketa.

Kadeteak eta Jubenilak · DBH 3·4 eta Batx. 1·2

Ikastola amaitu arte aukerak

  • Gustoko kirola urte osoan.
  • Astean bi edo hiru entrenamendu.
  • Asteburuetan Donostia, Gipuzkoa eta Euskadiko beste taldeekin lehiaketa.
Kirola, garapen faktore garrantzitsua da, bestelako ikasketak eta bizipenak osatzen dituen ekintza hezigarria da.

Kirola, ikastolan zein ikastolatik kanpo, hezkuntza garapenaren faktore garrantzitsua da, bestelako ikasketak eta bizipenak osatzen dituen ekintza hezigarria.

Santo Tomas Lizeoan kirola ikasle guztiei zabaldutakoa da. Adin bakoitzaren helburu orokorrera egokitzen da kirol bakoitzaren lanketa dimentsioa. Epe luzera begira egiten dugun eskaintza da, ikastola garaian eta ondoren ere parte hartzen jarraitzeko aukera izan dezaten.

Kirol aukera zabala emanez, partaidetza, ohitura osasungarriak, errespetua eta ariketa fisikoa sustatzen ditugu. Taldeko eta banakako jarduera ezberdinak eskainiz, guztiek, gustuko duten kirol ekintzetan oinarrizko disziplina bereganatzeko aukera dute ikastolan.

Kirola Aukerak Santo Tomas Lizeoan

Atletismoa

Saskibaloia

Igeriketa

Hockeya

Pilota

Futbola